Jatetxea

Fadurako ostalaritza zerbitzuak kafetegia eta jatetxea ditu. Kafetegian gosari bereziak, pintxo sorta zabala, ogitartekoak, entsaladak eta menuko plater batzuk eskaintzen dituzte, modu azkar eta osasuntsu batean jan nahi dutenentzat. Horrez gain, 80 lagunentzako lekua duen jatetxean, eguneko menuak zerbitzatzen dira, astelehenetik ostiralera (janari osasuntsua eta kirolarientzako aukera barne). Asteburuetan, eta hala eskatuta, hitzartutako menuak dastatu eta oturuntzak egin daitezke.

Udako hilabeteetan, Fadura jatetxeak igerilekuko kafetegia ere kudeatzen du, eta kiroldegiko erabiltzaileak bakarrik sartzen dira bertara.

Gainera, jatetxeak Dog Vivant ziurtagiria dauka, zuen lau hankako lagun iletsuekin etortzeko.