Nota Legal

DOMEINUAREN TITULARRAREN IDENTIFIKAZIOA

Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluaren arabera, hauxe jakinarazten dizugu:

Domeinuaren titularra SUSPERGINTZA Elkartea da. Bilbon du egoitza soziala, Simón Bolívar 8B helbidean, eta G48264030 IFK zenbakia du. Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan izena emanda dago, AS/B/01018/1988 zenbakiarekin. Haren telefono zenbakia 944 008 060 eta helbide elektronikoa, berriz, lopd@suspergintza.net.

ATARIA ERABILTZEKO ARAUAK

Webgune honetara sartu eta erabiltzen duena izango da erabiltzailea, eta, hala izate hutsagatik, onartu egiten ditu erabilera-baldintza guztiak.

OROKORRAK

Debekatuta dago honako printzipio hauen kontra egiten duen edozer argitaratzea webgune honetan, gure blogetan eta bestelako partaidetza-erremintetan:

  1. Ordena publikoa, ikerketa penala, segurtasun publikoa eta defentsa nazionala gordetzea.
  2. Osasun publikoa babestea, baita kontsumitzaile edo erabiltzaile baldintza duten pertsona fisikoak ere.
  3. Pertsonen duintasuna eta arraza, sexua, iritzia, nazionalitatea, minusbaliotasuna edo pertsonaren edo gizarteko bestelako edozein baldintza dela eta ez diskriminatzeko printzipioa errespetatzea, eta
  4. Gazteria eta haurrak babestea.
  5. Interesatuaren borondatearen autonomia errespetatzea.
  6. Argitaratutakoaren jabetza intelektuala errespetatzea.
  7. Oro har, indarrean den legeria errespetatzea.

PARTIKULARRAK

Erabiltzaileak bere gain hartzen du ataria arduraz erabiltzeko erantzukizuna. Haren barruan sartzen da zerbitzu edo eduki jakin batzuk eskuratzeko aldez aurretik erregistratu beharra izatea.

Erabiltzaileak informazio egiazkoa eta legezkoa eman beharko du. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du egokiro erabiliko dituela domeinuaren titularrak webgunearen eta partaidetza-erreminten bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak; hala, konpromisoa hartzen du honako hauetarako ez erabiltzeko –aipatze hutsez, baina ez horietara mugatuz–:

  • Kalteak eragitea tratamenduaren arduradunaren, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoei, birus informatikoak edo kalteak eragin ditzakeen bestelako sistema fisiko edo logikoak sarean sartzea.
  • Beste erabiltzaile batzuen helbide elektronikoetan sartzen ahalegintzea eta, lortuz gero, erabiltzea, edo mezuak manipulatzea.

Domeinuaren titularrak berea du hainbat eratako iruzkinak eta ekarpenak erretiratzeko eskubidea; esaterako, pertsonaren duintasuna urratzen dutenak, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak, eta, bereziki, gazteriaren edota haurren kontra egiten dutenak, ordenaren edota segurtasun publikoaren aurkakoak edota, elkartearen iritzian, argitaratzeko egokiak ez direnak.

Nolanahi ere, domeinuaren titularra ez da izango foroetan, txatetan edo partaidetzako bestelako erremintetan erabiltzaileek adierazitako iritzien arduradun.

PASAHITZAK ERABILTZEA

Eduki jakin batzuk eskuratzeko, erabiltzaile-kode bat eta pasahitza sartu behar dira. Ez baldin baduzu halakorik, erregistratzean eskura dezakezu.

Jakinarazten dizugu pasahitzak pertsonalak eta besterenezinak direla. Erabiltzailea izango da pasahitza erabiltzetik erator daitezkeen ondorioen arduradun bakar.

Pasahitzekin edozer gorabehera izanez gero, jarraitu identifikazio-pantailan bertan agertuko den estekako jarraibideei.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Domeinuaren titularra bere webguneko jabetza intelektualeko eta industrialeko jabetza-eskubide guztien titular da, baita eduki guztiena ere; hartara, espresuki debekatuta dago bertako edukia osorik edo partzialki erreproduzitzea, banatzea edo jakinaraztea, nola eta ez den zentroko zuzendaritzaren berariazko baimena aldez aurretik.

ERANTZUKIZUNA

Domeinuaren titularrak ez du erantzukizunik hartuko bere gain honako kasu hauetan gertatzen diren kalte eta galerak direla eta: telefono-interferentziak edo -matxurak, sistema elektronikoko deskonexioak, birus informatikoen presentzia, programa maltzurrak edo bere kontrolpekoak ez diren bestelako faktoreak.

Domeinuaren titularrak berea du baldintza horien urratzen dituztenen kontrako lege-ekintzak abiarazteko modua.

BALDINTZA HAUEN ALDAKETAK ETA INDARRALDIA

Suspergintzak noiznahi alda ditzake baldintza hauek, aurrez abisatu beharrik gabe, aldaketok onartutako moduan argitaratuta.

LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Domeinuaren titularraren eta erabiltzailearen arteko harremana Espainian indarrean den araudiaren bidez arautuko da, eta, bestelako edozer gatazka izanez gero, Bilboko epaitegi eta auzitegietara joko da.